XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OILARITEA
Ez al nuen ba ukan
- Zorte sobera! Zer krimen dela eta, zer makur dela eta, merezi ukan dut nire egungo ahulezia?
Zuek, animaliak tristurazko nigar intziriak bota dezatela nahi zenuketen horiek, gaisoak etsi dezaten, zenduak gaizki lo egin, saia zaitezte ene hondamendia eta ene lozorroa kontatzera.
Nik, ezin dut honez gero nire baitakoa aditzera eman eskaleak bere etengabeko
Alabaina, egun, nire infernuaren kontakizuna bukatu dudalakoan nago.
Infernua zen eta; antigoalekoa, gizonaren semeak ateak ideki zituenekoa.
Desertu berdinetik, gau berdinean, beti nire begi unatuak zilarrezko izarraren aurrean iratzartu dira, beti, hunkitu gabe horregatikbizitzaren Erregeak, hiru errege magoak, bihotza, arima, izpiritua.